XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Futurismoa kanpoko espazioa menperatzera abailtzen da.

Gero berriz, estrategia marinettiarra bere baitara bilduko da, futurismoa sendotzeko, antolatzeko, futurismoa herrialde bakar batean egiteko.

Honela jaiotzen da, beraz, barne eraikintzan oinarritutako futurismoaren aroa, gorabeherak eta barne zatiketak jasan arren hogei urte baino gehiago iraungo duena.

Sobiet Batasunarekiko paralelotasunarekin jarraituz, Iraultza iraunkorraren teoriari, hau da, iraultza itsaspenaren bitartez zabaltzearen utopiari, beste ideia bat kontrajarri zitzaion, Sozialismoa herrialde bakar batean defendatzen zuena alegia.

Hau 1924ean gertatu zen, Stalinek Leninismoaren printzipioei buruz liburuska argitaratu zuenean.

Soviet sistema mugarik gabe hedatzeko asmoa gaztelu imitagarri bat eraikitzera, gizartearen antolamendu eredua eraikitzera mugatu zen.

Propagandarekiko irrika bortitz baten eraginez 1914ean San Petersburgo eta Moskura bidaia propagandistikoak burutu ondoren Marinetti bera ere noraezerantz doa, eta 1923-24 urteetan, Mussoliniren alderdiarekin adiskidetzen da.

Bai, futurismoa herrialde bakar batean eraikitzearen ideiarantz bideratzen ditu bere pausoak ikuspegi estalinistatik, hau da, egintza konkretuek beste herrietako giro abangoardistetan eragin zezaketen bultzada eta ereduaren ikuspegia bereganatuz.